|
Dabid Martinez-k idatzia
|
|
Astelehena, 2009(e)ko abendua(r)en 14-(e)an 11:35etan |
|
Etxean gara jada, Joomla! Day 2009a amaitu egin da eta komunitatean elkarrekin pasatu dugun denborak beste oroitzapen bat utziko digu. 300 pertsona inguru batu gara asteburu honetan Bartzelonako puntu desberdinetan. Estentzioen programazioa, txantiloien diseinua… egiteko ikastaroak egon dira eta pilo bat jende parte hartu du euretan. Bertaratutako guztiek zerbait berria ikasi zuten. Joomla!ko arrakasta kasu batzuk ere aztertu genituen eta euren artean zenbait webgune on ikusi genituen. Beste batzuk ez horren profesionalak, baina beste modu batzuetan garapen ona lortu dute. Joseba Martos eta Dabid Martinez izan ziren bilkura honetan Joomla! Euskarazen aurkezpen informala egin zutenak. Baina zer dakar honelako bilkurak sortzea? Komunitate barruan pertsona asko garela ikustea eta bakarrik ez sentitzea sustatzen du. Joomla CMS profesional eta oso erabilgarria dela ikustaraztea, enpresek euren arteko harremanak egitea eta Joomla atzean eragile teknologiak baino gauza askoz gehiago daudela ikustea. Animatu gaitezen ba honi jarraipena ematen...
|